2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko fasea - Ærrimatu ostiralean hasiko da
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 35ek izena eman dute eta urria eta azaro bitartean jokatuko diren 5 sailkatze saioetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean sailkatuta daude.
2024ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira sailkapen faseko saioak. Eta 2024ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.
Sailkapen fasean, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2026ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2024ko txapelketako 5 finalistak izena eman dute 2026ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Txapelketa urtarrilaren 17an aurkeztuko da eta martxoaren 28an amaituko da finalarekin Gasteizen.
5 saioak 5 egunetan banatuta, Amurrio, Legutio, Ozaeta, Bernedo eta Gasteizen jokatuko dira.
1.saioa, AMURRIO, urriak 24, ostirala, 20:30ean, Kultur Etxean: Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, June Astegieta, Marta De Pedis eta Iosu Ordoñez. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
2.saioa, LEGUTIO, urriak 26, igandea, 18:00etan, Kultur Etxean: Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño
3.saioa, OZAETA, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
4.saioa, BERNEDO, azaroak 8, larunbata, 18:00etan, polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.
5.saioa, GASTEIZ, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Gai-jartzailea: Oier Suarez
10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.
