Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ekaitz Samaniegok bosgarren sailkapen saioa irabazita 2026rako 18kotea osatuta geratu da

2025/11/09
2026ko urtarrilean hasiko den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2024ko 5 finalista eta jokatu berri den sailkapen saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 8 bertsolariak ere sailkatu dira.

Igande honetan, 2026ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken sailkapen saioa jokatu da, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Beraz, erabakita geratu da urtarrilean hasiko den txapelketan jokatuko duen 18kotea. Bost saioa hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2026ko txapelketara. 2024ko txapelketako 5 finalista sailkatuta daude zuzenean.

Gasteizko saioan, Oier Suarez gai-jartzailearen eginduetara aritu dira 6 bertsolariak: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller.  Ekaitz Samaniegok  lortu du txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak:  Ekaitz Samaniegok 182 puntu, Felipe Zelaietak 181,5 puntu, Andere Arriolabengoak 171,5 puntu, Markel Yollerrek 161,5 puntu, Iraide Onaindiak 153 puntu eta Iñaki Cabezak 144,5 puntu.  

Gasteizko saioko irudi batzuk.

Gasteizko saioak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:

1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)

2. Paula Amilburu (2024ko finalista)

3. Peru Abarrategi  (2024ko finalista)

4. Asier Otamandi (2024ko finalista)

5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)

6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea)

7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea)

8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea)

9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea)

10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu  (5.saioko irabazlea)

11. Sabin Abarrategi , 196 puntu

12. Maddi Agirre: 194 puntu

13. Manu Bendala: 186.5 puntu

14.  Martin Abarrategi, 185.5 puntu

15. Rikardo Gonzalez de Durana, 185 puntu

16. Hegoi Amabizka: 185 puntu 

17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu

18. Danel Herrarte: 176.5 puntu

 

Guztira 18 bertsolari izango dira. 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.