Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Otamendik azken kanporaketa irabazita 2024rako 18kotea osatuta geratu da

2023/10/29

2024ko urtarrilean hasiko den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2022ko 5 finalista eta jokatu berri diren kaporaketeta bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 9 bertsolariak ere sailkatu dira.

Ekaitz Samaniegok lortu du txapelketarako pasea Legutioko kanporaketan

2023/10/28

Legution giro goxoan ospatu da hirugarren kanporaketa

Azken bi kanporaketak Legutio eta Araian jokatuko dira asteburu honetan

2023/10/26

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako azken kanporaketa erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Legution eta Araian. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara. Seina bertsolari izango dira saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du

2023/10/22

Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxak.

Unai Anda izan da garaile Izorian jokatutako lehen kanporaketan

2023/10/21

Izorriako Zentro Soziala bete hasi da kanporaketetako lehen saioa.

2024ko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak urrian hasiko dira

2023/10/10

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 4 kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik aurrera, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian. 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako.

Albiste gehiago

  Twitter Facebook