Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kanporaketak

Datorren neguan burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Orain, udazkenean, txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak.

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 24k izena eman dute eta urrian jokatuko diren 4 kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2022ko txapelketako finalistetetako 5 zuzenean sailkatuta daude, batek uko egin bait dio parte hartzeari.

Urriaren 20tik 29ra, 4 saio izango dira Araban. Antolaketan hainbat lagun, 10 gai jartzaile, 9 epaile eta 24 bertsolari izango dira bertsotan ariko direnak. 

24 bertsolaritatik 13 sailkatuko dira. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara eta gainerako 9ak puntuazioaren araberako hurrenkeran.