Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Otamendik azken kanporaketa irabazita 2024rako 18kotea osatuta geratu da

2023/10/29
2024ko urtarrilean hasiko den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2022ko 5 finalista eta jokatu berri diren kaporaketeta bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 9 bertsolariak ere sailkatu dira.

Igande honetan, 2024ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken kanporaketa jokatu da, Asparrengo udaletxean. Beraz, erabakita geratu da urtarrilean hasiko den txapelketan jokatuko duten 18kotea. Lau kanporaketa  hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2024ko txapelketara. 2022ko txapelketako 5 finalista sailkatuta daude zuzenean.

Araiako kanporaketan, Oier Suarez gai-jartzailearen eginduetara aritu dira 6 bertsolariak: Asier Otamendi AlkortaManuel Bendala Garcia-Donas,  Oier Arbina VadilloAitor Najera Saez de VicuñaAroa Arrizubieta Barredo eta Eli Zaldua Barquin. Asier Otamendik  lortu du txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Asier Otamendi 188.5 puntu, Aroa Arrizubieta 187 puntu, Eli Zaldua 177 puntu, Manu Bendala 168.5 puntu, Oier Arbina 162 puntu eta Aitor Najera 150 puntu. 

Araiako kanporaketako irudi batzuk.

Araiako kanporaketak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:

1. Peru Abarrategi (2022ko txapelduna)

2. Manex Agirre (2022ko finalista)

3. Iñaki Viñaspre (2022ko finalista)

4. Xabi Igoa (2022ko finalista)

5. Paula Amilburu Izargarai (2022ko finalista)

6. Unai Anda: 196.5 puntu (1.kanporaketako irabazlea)

7. Maddi Agirre: 188 puntu (2.kanporaketako irabazlea)

8. Ekaitz Samaniego: 172.5 puntu (3.kanporaketako irabazlea)

9. Asier Otamendi Alkorta: 188.5 puntu (4.kanporaketako irabazlea) 

10. Aroa Arrizubieta Barredo: 187 puntu 

11. Aitor Ugarte Eriz , 185 puntu

12. Martin Abarrategi Sarrionandia: 182.5 puntu

13. Orlando Arreitunandia Arinas: 179 puntu

14.  Eli Zaldua Barquin, 177 puntu

15. Felipe Zelaieta, 175.5 puntu

16. Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu 

17. Danel Herrarte Nafarrate: 171 puntu

18. Izar Mendiguren Cosgaya: 169,5 puntu

 

Guztira 18 bertsolari izango dira. 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.

Kanporaketak, argazkiak, sailkapena... hemen