Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken bi kanporaketak Legutio eta Araian jokatuko dira asteburu honetan

2023/10/26
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako azken kanporaketa erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Legution eta Araian. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara. Seina bertsolari izango dira saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Lehen asteburuko saioak burututa, kanporaketak amaitzeko bi saio falta dira, bata Legution jokatuko da larunbatean eta bigarrena igandean Araian.

Legution, urriaren 28an, larunabataHirugarren kanporaketa izango da, 19:00etan hasiko da.

Legution kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izango da.

Araian, urriaren 29an, igandealaugarren kanporaketa izango da,17:30ean hasiko da.

Araian kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Oier Suarez Hernando  izango da.