2026ko izen-ematea: 1.epea
Bertso Udalekuetan izena emateko, bete ondorengo datuak. Lau txanda antolatu ditugu; guztiak, uztailean: Getadar aterpetxean (Ezprogi, Nafarroa) eta Zuhatzako irlan (Uribarri Ganboa, Araba).
- Martxoaren 2tik 15era lehentasuna dute bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek; gainerako interesdunek martxoaren 18tik apirilaren 13ra bitarte eman ahalko dute izena (oharra: bi epeetan, 11:00etan hasiko da izen-ematea lehen egunean).
- Haur edo gazte bakoitzak txanda bakarra aukeratu ahal izango du.