2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eskuragai

2023/12/15
Durangoko Azokan eskaini ostean, Bertsozale Elkartean izango duzu salgai, baita bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko informazio mahaian.

Egun gutxi barru beteko da urte bat 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitu zenetik. Ordukoak berriro bizi nahi izanez gero, oraintxe duzu aparteko aukera, kaleratu berri baitugu azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua.

Txapelketako hamalau saioetan bildutako bertsoen lagin zabala dakar argitalpenak; horiek entzuteko aukera ere badago, liburuan datorren QR kodeari jarraituta. Gainera, ohi bezala, bestelako datu esanguratsuak jasotzen ditu liburuak, hala nola, bertsolari parte-hartzaileak, ariketak, puntuazioak... bertso doinu berrien partiturak eta adituen analisiak ere aurkitu daitezke argitalpenean.

Labetik atera berritan iritsi zen Durangoko Azokara eta orain Bertsozale Elkartean erosi ahalko duzu. Hauek dira erosketa egiteko dituzun aukerak:

  • Etxean jaso nahi izanez gero, bete ondoko formularioa eta adierazi etxean jaso nahi duzula eta nora bidaltzea nahi duzun. Gogoan izan, bidalketa gastuengatik 5 euro gehituko zaizkiola salerosketari eta bidalketa urtarrilean gauzatuko dela.
  • Gabonetan oparitu nahi izanez gero edota besterik gabe abenduan eskuratzeko, jaso liburua Euskal Herriko Bertsozale Elkartean, Arabakoan edota Bertsularien Lagunak Elkartean datorren astean 10:00-13:00 bitartean. Ikusi helbide guztiak hemen. Euskal Herriko Bertsozale Elkartean jaso nahi izanez gero, bete formularioa egoitzara liburu bila agertu aurretik. Gabonetako oporren ondotik, Bizkaiko eta Nafarroako elkarteetan ere izango da liburua eskuratzeko aukera. Bestalde, bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean ere erosi ahal izango da informazio mahaian.

Bazkideek 30 euroren truke eskuratu ahal izango duzue argitalpena, eta 35 euroren truke bazkide ez direnek. Etxean jasotzeko aukera eginez gero, bidalketa gastuak gehitu behar zaizkio prezioari.

Bertsozale Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu argitalpena burutzeko lanean izan diren parte-hartzaile guztiei.