Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maialen Lujanbio, 2022ko txapeldun

2022/12/18

13.300 lagun bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean; egun osoko ekitaldiaren amaieran, Iñaki Muruak jantzi dio txapela Lujanbiori.

Finalaurreetako bertsogintza aztergai: Ekhi Erremundegi, Oihana Arana, Josu Goikoetxea eta Xan Alkhat

2022/12/15

BTN22ko finalerdietako bertsogintzaz aritzeko elkartu ditugu Ekhi Erramundegi, Oihana Arana eta Josu Goikoetxea, Xan Alkhaten gidaritzapean. Ekhi, bertsolari eta kazetari lapurtarra da; Oihana bertsolari eta ikertzaile gipuzkoarra; Josu gai-jartzaile ohi eta editore bizkaitarra. Eta Xan, berriz, bertsolaritza irakasle eta kazetari baxenafarra. Biziki giro goxoan iragan da bertso-tertulia, bertsogintzari buruzko sakoneko zein azaleko gaiak jorratu dituzte hizlariok; eta erantzun dezan, bota diote BTN22ko antolakuntzari hurrengo BTN26a aitzin ihardetsi beharreko punturik.

Bertsozaleen elkargune izango da Iruñea igandean

2022/12/13

Bertsolari Txapelketa Nagusia amaierara iritsiko da igandean Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin. Egun batzuk lehenago prentsaurrean elkartu dira zortzi finalistak eta Bertsozale Elkarteko kideak.

Nafarroa Arenarako, prest? Adi oharrei!

2022/12/10

Abenduaren 18a gainean da, eta Iruñeko Nafarroa Arenan elkartuko gara Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jarraitzeko. Aretora sartzerakoan zein barruan zaudenean aintzat hartu beharreko jarraibideak dituzu hauek.

Babesleekin eta erakundeekin, etengabeko elkarlanean

2022/12/09

Bertsozale Elkartearen proiektua aurrera eramateko, etengabeko lankidetzak sortu eta mantentzen ditugu egindako lana emankorragoa izan dadin. Alde batetik, urtero gure proiektua babesten duten erakundeak ditugu alboan; beste alde batetik, proiektuetan laguntzen diguten elkarlan erakundeak.

Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean

2022/12/07

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 13an Iruñeko Nafarroa Arenan, zortzi finalistekin.

Hauek izango dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak

2022/12/05

Bertsogintzako kide esanguratsuez gainera, euskalgintzan eta kulturgintzan bidelagun ditugun lagunek emango dituzte sariak abenduaren 18an.

Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa

2022/12/03

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu da gaur Bilboko Bizkaia frontoian. Gaur jakin dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18an finalean kantatuko duten bertsolariak.

Zozkatu ditugu lehiaketako irabazlearentzako sarrerak

2022/12/03

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatu ditugu aldizkariko lehiaketan erantzun zuzen gehien eman dituzuenon artean. Sarituen izena bakarrik ez, galdetegiaren erantzunak jakin nahi?

Bihar jokatuko da azken finalaurrekoa, Bilbon

2022/12/02

Bizkaia frontoian jakingo dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak.

Bazkari zerbitzua eskainiko da finalaren egunean

2022/12/02

Abenduaren 16a baino lehen erosi behar dira txartelak. Etxetik eramandakoa jan nahi izanez gero, gunea prestatu du Bertsozale Elkarteak.

Kantaerak dioena

2022/12/01

Maddi Soroa Navarrok kantaerari buruz idatzi du aste honetako adituen analisia.

Nazioarteko adituak finalean izango dira aurten ere

2022/11/30

Abenduaren 18an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta bertako zaleez gain, nazioarteko ikertzaileek eta inprobisatzaileek ere jarraituko dute finala bertatik bertara.

Bilbon jokatuko da azken finalaurrekoa larunbatean

2022/11/30

Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da abenduaren 3an Bilboko Bizkaia frontoian. Bertan jakingo dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18ko finalean kantatuko duten bertsolariak.

Abenduaren 6ra arte egongo da finalerako autobuseko txartelak erosteko aukera

2022/11/28

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan izango da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Guztiok errazago eta erosoago iristeko antolakuntzak jarritako autobusak erabiltzea gomendatzen dizugu.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionan jokatutako finalaurrekoa

2022/11/26

2.000 bertsozaletik gora elkartu dira Baionako Laugan; gaurkoaren ondoren azken finalaurrekoa bakarrik geratzen da.

Baionako Laugan jokatuko da bihar txapelketako finalaurrekoa

2022/11/25

Bigarren itzuliko saioa izango da biharkoa. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta bertan ere egongo dira eskuragai, 15:00etatik aurrera, leihatilan.

Entzumenaren iraultza

2022/11/24

Jone M. Hernández García UPV/EHUko AFIT antropologia feminista ikerketa taldeko kideak egin du aste honetako adituen analisia.

Baionan izango da hurrengo finalaurrekoa, larunbatean

2022/11/23

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatuko da Baionako Laugan, larunbatean, 17:00etan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta leihatilan ere egongo dira egunean bertan.

Bideak denontzat jartzen

2022/11/22

Bertsozale Elkartea kontzientziaz ari da lanean bere egitura eta egitasmoetan ikuspegi feminista txertatzeko. Pauso esanguratsuak eman dira azkenaldian norantza horretan. Oraindik ere bada zer urratu, eta lanean jarraituko dugu horretarako ondu ditugun tresnak iparrorratz hartuta.

Alaia Martin nagusitu da Amurrion jokatutako finalaurrekoan

2022/11/19

1.250 bertsozale elkartu dira Bañueta kiroldegian; gaur hasi da finalaurrekoen bigarren itzulia.

Amurrion jokatuko da bihar Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa

2022/11/18

Bigarren itzuliko lehena izango da biharko saioa. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta bertan ere egongo dira eskuragai, 15:00etatik aurrera, leihatilan.

Bertsolaritza literario baten alde (eta kontra)

2022/11/17

"Deigarria zait bertsolaritzaren komunikazio dimentsioa non eta txapelketan nabarmentzea, komunikaziorako dagoenik eta espazio zurrunenean" Kepa Matxain Iztuetaren gogoeta aste honetako adituen analisia atalean.

"Kontzientziazioa proposamen zehatzekin uztartzen ari gara, aliatuekin elkarlanean"

2022/11/17

Euskal kulturako sortzaileen lan baldintza duinen alde lan egiteko sortu da LANARTEA, Euskararen Langile Profesionalen Elkartea. Elkarteko koordinatzailea da Amagoia Gurrutxaga Uranga.

Amurrion jokatuko da bigarren itzuliko lehen saioa

2022/11/16

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa Amurrion izango da larunbatean, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta leihatilan egunean bertan.

Iñaki Muruak jantziko dio txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

2022/11/15

Bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio Bertsozale Elkarteak.

Aitor Mendiluze ere, zuzenean bigarren itzulira

2022/11/12

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Osatu dira bigarren itzuliko saioak.

Bihar izango da lehen itzuliko azkena, Durangon

2022/11/11

Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa jokatuko da bihar Landako gunean, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Hendaiatik Varsoviara

2022/11/10

Eneko Bidegain Aireren gogoeta dakar aste honetako adituen analisiak: "Bidean era askotako paisaiak zeharkatzen diren bezala, bertsoetan ere badago denetarik, eta gozamena ugari. Varsoviara ez; batzuek ilargiraino ere eramaten gaituzte."

Durangon amaituko da lehen itzulia

2022/11/09

Landako gunean izango da saioa larunbatean, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube