Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baionako Laugan jokatuko da bihar txapelketako finalaurrekoa

2022/11/25
Bigarren itzuliko saioa izango da biharkoa. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta bertan ere egongo dira eskuragai, 15:00etatik aurrera, leihatilan.

Baionako Laugan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Oholtzan Beñat Gaztelumendi ArandiaEñaut Martikorena LizasoJulio Soto EzkurdiaNerea Ibarzabal SalegiSustrai Colina Acordarrementeria eta Unai Agirre Goia ariko dira, Ainhoa Larretxea Agirre gai-emailearekin batera.

Baionarako sarrerak erosteko bi aukera daude: Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar bertan Laugan, 15:00etatik aurrera. Ateak 15:45ean irekiko dira.

Biharko finalaurrekoaren ondoren bigarren itzuliko azkena bakarrik faltako da: abenduaren 3an izango da, Bilboko Bizkaia frontoian.

Gogoratu lehen itzuliko puntuak eta bigarren itzulikoak batu eginten direla sailkapenean; hau da, itzuli biak dira baliagarriak finalera sailkatzeko puntuazioa lortzeko. Gainera, bigarren itzulian bertso puntuagarri bat gutxiago kantatuko dute bertsolariek.

Zuzenean jarraitzeko aukera

Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik izango da bihar ere finalaurrekoa zuzenean jarraitzeko aukera. ETB4 katean, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atarietan egongo da ikusgai. Horrez gain, txapelketako hedabide laguntzaileek ere jarraituko dute saioa, astero bezala. Aste honetan, gainera, Euskal Irratiek ere zuzeneko emankizuna egingo dute Baionatik bertatik.

Betiko moduan, igandean bertsoaldien bilduma argitaratuko da www.bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko da, 15:00etan, ETB1en.

Bestalde, gogoratu Baionako saioko ganbaratik aurrerako tartea eskainiko da larunbat gauean ETB1en, 21:00etan.