Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Adituen analisia

Indar bat dabil

Indar bat dabil

2017/10/10

"Berria bide egiten ari da. Baina zaharra ez da oraindik joan. Geure haurtzaroan, bertsolaria gizona zen, heldua, zuria, heterosexuala, euskalduna. Pieza bateko gizona. Gi-zo-na. Ez genuen besterik irudikatzen ahal. Oraindik ere, hori ere bada bertsolaritza. Euskalduna, euskaldun petoa esan ohi den hori. Zer den peto hori. Hori da kontua". Lorea Agirre Dorronosorok identitatea eta euskalduntasunak ditu hizpide asteroko gogoeta tarte honetan.

Indar bat dabil - Gehiago irakurri

L'esprit de l'escalier

L'esprit de l'escalier

2017/10/03

"Bertsolaritza tabernetatik oholtzetara pasa zenean bezala, entzuleek ohitu egin behar izan dute itxura desberdinetara, emetasuna lotsarik gabe azaltzen duten emakumeetara, haien ahots finetara. Lujanbiok txapela irabazi zuen hartan ikusi genuen emakumeak ez direla kasualitatea, ezta bizitza laburreko lorea ere. Orduan hasi zen urtzen hainbaten gurasokeria". Bertsolaritzaren eta bertsogintzaren gainean gogoetatu du Arantxa Urretabizkaia idazleak astearteroko atal honetan.

L'esprit de l'escalier - Gehiago irakurri

Kantuz sortuak

Kantuz sortuak

2017/09/26

"Kantaerari dagokion azken hitza –edo azken aurrekoa?– bertsolariarena da, edonola ere. Aukeren zurrunbiloan orekan dabil bertsolaria, modu kontziente edo inkontzientean. Une bakoitzean musika jakin batez, ezaugarri jakin batzuez, gauzatzen du esan nahi duen hori. Eta hitzaren esanahi hertsiaz gain, beste gauza asko ere adierazten ditu bertsolariak kantaeraren bitartez". Kantaeraz idatzi du Ainhoa Aizpurua Insaustik, asteartero argitara ematen dugun gogoeta tarte honetan.

Kantuz sortuak - Gehiago irakurri

Darwin eta gu

Darwin eta gu

2017/09/19

"Arteaz eztabaidatu zuten Someran, bertsolaritzaren funtzio politiko-sozialaz eta rockaz Kutxin, gaztetxean hartu zuten azkena eta okupaturiko etxeko zoruan etzan zenean, auskalo zein sustantziaren eraginpean baina ekibokatzeko beldur handirik gabe, ziur bota omen zuen Charlesek: "hortik, hortik joango da"". Asteartero izango dugun adituen gogoeten tartea, Uxue Alberdik zabaldu du bere ekarpenarekin.

Darwin eta gu - Gehiago irakurri