Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Donostia | urriak 8

Lehenengo faseko bosgarren saioa jokatuko da Donostian (Gipuzkoa).

Laguntzailea:

Puntuazio taula

8ko handia 8ko txikia puntu-eran 10eko txikia ganbara Guztira
Jone Uria 139.00 136.00 140.50 140.50 150.00 706.00
Onintza Enbeita 134.00 128.50 149.50 140.00 136.00 688.00
Aitor Etxebarriazarraga 133.00 131.00 137.50 139.00 142.00 682.50
Maddalen Arzallus 143.50 138.50 133.00 143.00 120.00 678.00
Eñaut Martikorena 129.50 134.50 119.50 145.00 146.00 674.50
Beñat Iguaran 130.50 135.50 126.00 137.50 129.50 659.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Beñat Iguaran Hasierako agurra
Onintza Enbeita Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Eñaut Martikorena Hasierako agurra
Jone Uria Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga , Beñat Iguaran 8ko nagusia
Aitor eta Beñat. Bulego berean lan egiten duzue. Ingurumena zaintzeko, aditu askok gomendatzen dute neguan berogailua apaltzea. Zu, Aitor ahalegina egiteko prest zaude. Beñati ez zaio bidezkoa iruditzen.
Onintza Enbeita , Maddalen Arzallus 8ko nagusia
Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.
Eñaut Martikorena , Jone Uria 8ko nagusia
Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio.
Beñat Iguaran , Onintza Enbeita 8ko txikia
Beñat eta Onintza. Zu Beñat hondartzako izozki saltzailea zara. Aste honetan Onintza egunero etorri zaizu ea bere bi urteko haurrarentzat zapore bereko goilarakadatxo bat probatzeko emango diozun esanaz.
Jone Uria , Aitor Etxebarriazarraga 8ko txikia
Jone eta Aitor lagunak zarete. Auto berean zoazte; Zu, Jone, gidari eta Aitor kopilotu. Jone, autoa martxan jarri duzun unetik, Aitor, gidabaimenik ez duen arren, aginduak eman eta eman ari zaizu,
Maddalen Arzallus , Eñaut Martikorena 8ko txikia
Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata-tortilla tipularekin egin du.
Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak
Gaia: Izan Bidea ekimena. 1. Ekimenak Illunben / du gaur amaiera 2. Eskubideen alde / pausoak emanez 3. Etxerako garaia / ez al dute jada?
Beñat Iguaran Puntuari erantzunak
Gaia: Prekarietatea. 1. Etxekin handia nahi / gutxi ordainduta 2. Langileak behar du / lehentasun izan 3. Nagusi bazina zer / egingo zenuke?
Onintza Enbeita Puntuari erantzunak
Gaia: Zahartzea. 1. Onartuko bagenu / nork bere adina 2. Alferrik ez da eta / pasatzen denbora 3. Eder senti gaitezke / adin guztietan
Maddalen Arzallus Puntuari erantzunak
Gaia: Plastikoa. 1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen
Eñaut Martikorena Puntuari erantzunak
Gaia: Erregaiak. 1. Erregaia daukagu / urrearen pare 2. Ehun euro inguru /depositurako 3. Auto elektrikoa /ote da bidea?
Jone Uria Puntuari erantzunak
Gaia: Indarkeria matxista 1. Beldurrez bizitzea / ez da naturala 2. Ziztadak izan dira / jaietan aipagai 3. Irmo erantzun dugu / erasoen kontra
Aitor Etxebarriazarraga , Onintza Enbeita 10eko txikia
Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena.
Beñat Iguaran , Eñaut Martikorena 10eko txikia
Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko.
Maddalen Arzallus , Jone Uria 10eko txikia
Maddalen eta Jone. Maddalen supermerkatuko bezeroa zara eta Jone bertako langilea. Ordainketak egiteko kutxa automatikoa jarri dute. Maddalen, Jonek proposatu dizu beren lanpostuen defentsan, produktu batzuk eskaneatu gabe saskiratzea.
Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Beñat Iguaran Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Maddalen Arzallus Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Eñaut Martikorena Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Jone Uria Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Beñat Iguaran Bukaerako agurra
Eñaut Martikorena Bukaerako agurra
Maddalen Arzallus Bukaerako agurra
Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra
Onintza Enbeita Bukaerako agurra
Jone Uria Bukaerako agurra

Albisteak

Jone Uria nagusitu da Donostiako saioan

Jone Uria nagusitu da Donostiako saioan

2022/10/08

Victoria Eugenia antzokian jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioa; bihar jokatuko da faseko azkena, Lizarrako Los Llanos aretoan.

Jone Uria nagusitu da Donostiako saioan - Gehiago irakurri

Bihar Donostian eta etzi Lizarran izango da txapelketa

Bihar Donostian eta etzi Lizarran izango da txapelketa

2022/10/07

Finalaurrekoetan nork kantatuko duen argituko da igandean, Lizarrako saioan. Internet bidezko sarrerak agortuta daude bi saioetarako.

Bihar Donostian eta etzi Lizarran izango da txapelketa - Gehiago irakurri

Donostian eta Lizarran jokatuko dira lehen faseko azken saioak

Donostian eta Lizarran jokatuko dira lehen faseko azken saioak

2022/10/05

Hitzordu bikoitza jarri dugu asteburu honetarako ere: larunbatean Donostian izango da saioa; igandean, berriz, Lizarran. Donostiarako sarrerak agortuta daude baina zuzenean jarraitu ahal izango da Internet bidez.

Donostian eta Lizarran jokatuko dira lehen faseko azken saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2022/10/08
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Donostia
Tokia
Victoria Eugenia antzokia