Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sarrerak

Internetez eskuratu ahal izango dira sarrerak. Bazkidea bazara, gainera, onurak izango dituzu.
BazkideakEz-bazkideakGazteak*
Lehenengo Fasea 10€ 12€ 6€
Finalaurrekoak 14€ 17€ 10€
Finala 30€ 42€ 20€

* 2004tik aurrera jaiotakoak (2004 barne)

Onurak lortu nahi? Egin zaitez bazkide orain!

Sarrerak erosteko bideak:

- Internetez

  • www.bertsosarrerak.eus atarian: Saio guztietako sarrerak eskuragai.
  • Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 23tik ekainaren 30era bitartean. Uztailaren 1etik aurrera, erreserbatuta egoteari utzi eta gainontzeko zaleentzat ere salgai jarriko dira sarrerok. Edonola ere, txapelketa guztian zehar eta betiere amaitu ez badira, bazkide prezioan erosi ahal izango ditu bazkideak sarrerak.

    - Txarteldegian

    • Interneteko atariaz gain, finaleko sarrerak Nafarroako Bertsozale Elkartean (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Iruñea) ere egongo dira salgai ekainaren 23tik 30era bitartean (larunbatean eta igandean izan ezik). Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.
    • Gainerako saioetako sarrerak saioak jokatuko diren egunetan jarriko dira salgai txarteldegian; betiere, aurrez amaitzen ez badira.
    Argitu sarrerei buruzko zure galderak hemen: ohiko galdera-erantzunak

    Finala: sarrera motak

    Hiru sarrera mota ezberdin izango dira eskuragai finalerako: harmaila, errebotea eta pista. Sarrera mota guztiek salneurri bera dute. Taldean joanez gero, kide guztiek sarrera mota bera hartu behar dute elkarrekin esertzeko; izan ere, sarrera mota bakoitzak sarbide jakin bat du, eta behin barrura sartuta ez da batekoak eta bestekoak elkartzeko modurik izango.

                                   

    Halaber, sarrera mota bakoitzak prezioan eragiten duten ohiko azpimotak izango ditu: bazkideak, ez-bazkideak eta gazteak.

     

    Sarrerei buruzko galderarik baduzu, deitu Bertsozale Elkartera (+34) 943694129 zenbakira edo idatzi helbidera.