Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkapenak

Hiru fasetan banatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia: lehenengo fasea, finalaurrekoak eta finala.

Lehenengo fasea

Hogeita hamasei bertsolari izango dira kantuan, herrialdeetako txapelketetatik sailkatutakoak. Sei bertsolariz osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea.

Finalaurrekoak

Hogeita lau bertsolari lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2017ko bost finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren hemeretzi bertsolari.

Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.

Finala

Zortzi bertsolari lehiatuko dira: 2017ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari; azkenean, puntu gehien batu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapelduna.