Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finala: autobusen informazioa

Bertsozale askok finalerako joan-etorria autobusez egingo duzue abenduaren 18an, Bertsozale Elkarteak Aizpurua taldearekin adostutako lankidetzari esker. Hemen duzue zehaztuta autobusak zein herritan, zein geltokitan eta zein ordutan abiatuko diren. Dagoeneko ezin da zerbitzu horretarako txartelik erosi.

Finalera joateko autobusa hartu behar duzuenok hainbat ohar garrantzitsu dituzue hemen:

  • Ordutegi honetan agertzen den ordua abiatzeko ordua da; beraz, mesedez, ordu-laurden lehenago geltokian egon zaitezte.
  • Autobusa, txartelean zehaztutako tokian hartu beharko da. Ezin izango da autobusa beste geltokiren batean hartu.
  • Itzulera autobus berean egiteko eskatuko zaizue bidaiarioi. Horretarako, hartu aintzat autobusaren zenbakia. Ez bueltatzekotan, jakinarazi autobuseko arduradunari.
  • Edozein zalantzarik izanez gero,  helbidera mezu bat bidali.

DESKARGATU HEMEN GELTOKI ETA ORDUTEGIAK