Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Gotaine-Irabarne | urriak 1

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago.
Nerea Ibarzabal, Julio Soto 8ko txikia
Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdu ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi hontan Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete.
Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak
Gaia: Desinformazioa 1. Gezurra sal daiteke / egiaren pare 2. Jasotzen den guztiaz / ezin da fidatu 3. Denok izan gaitezke / ustez kazetari
Nerea Ibarzabal, Ane Labaka 10eko txikia
Nerea eta Ane. Erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela.
Nerea Ibarzabal Ganbarako lana
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Irun | azaroak 5

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina 8ko nagusia
Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxe batean lapurrak sartu ziren. Geroztik, zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira.
Ane Labaka, Nerea Ibarzabal 8ko txikia
Ane eta Nerea kultur elkarte bereko bi kide zarete. Gaurko, bilera zenuten hitzartua. Ane, Nereak mezu bidez erran dizu gaixo dagoela eta ezin izango dela joan. Ane bilera bukatu, eta etxerako bidean, Nerea taberna batean ikusi duzu.
Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal Puntutan
Miren eta Nerea kantu bazkari batean zerbitzari lanetan ari zarete. Otordua amaitzearekin batera, kantuan hasi dira denak. Barreari eutsi ezinik zaudete.
Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus Sei puntuko motza
Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi, etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean, Maddalenek, abereak ez hiltzea proposatu dizu.
Nerea Ibarzabal Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Baiona | azaroak 26

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Unai Agirre 10eko txikia
Nerea eta Unai, Baionako karriketan saltoki ttiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu, salmentek bere horretan segituz gero, urte bukaeran bere saltokia itxiko duela.
Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Beñat eta Nerea Seaskako ikasleak zarete. Azken urtea duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue.
Eñaut Martikorena, Nerea Ibarzabal 8ko txikia
Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa eta, hasi orduko, Nereak trabak bertzerik ez dizkizu jartzen.
Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak
1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?
Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Aitor eta Nerea ikertzaileak zarete. Urteak daramatzazue ikerketa batean. Diru-iturri falta dela-eta, egoera prekarioan ari zarete lanean. Zuk Aitor, ikerketa bertan behera utzi nahi duzu; Nereak amaitu arte jarraitu nahi du
Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi 8ko txikia
Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.
Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak
Gaia: Zaballa espetxeko bertso eskola. 1. Zaballara iritsi da bertso-eskola 2. Presoen hitza aske izan al daiteke? 3. Txapelketan ganbara, Zaballan kartzela
Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus Sei puntuko motza
Nerea eta Amets neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte, behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea.
Nerea Ibarzabal Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio 10eko txikia
Herri ttiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk, Nerea, 80 urte dituzu; Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle guttiago zarete.
Nerea Ibarzabal, Alaia Martin Puntutan
Alaia eta Nerea, bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue. Gaur, Iruñeko Alde Zaharrean jarri zarete. Goizeko 06:00ak dira, eta jendea hurbiltzen hasi zaizue.
Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda
Urte luzez isilik gelditu ondotik, ttikitan familiako kide batek egindakoa kontatzea erabaki duzu.
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra