Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julio Soto Ezkurdia

Gorriti, 1987

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Leitza

Julio Soto Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Julio Soto 8ko nagusia

Kale-saltzaileak dira Oihana eta Julio. Tabernaz taberna ibili dira salgaiak gainean zituztela. Atseden hartzeko, banku berean eseri berri dira, elkarren ondoan.

Julio Soto, Agin Laburu 8ko txikia

Erizainak dira Julio eta Agin. Gaur Aginek Juliori atera behar zion odola. Zortzi aldiz ziztatu du, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Nola senda liteke / bihotzeko mina?
Mina ematen badu / ez da maitasuna
Harremanak zaintzea / garrantzitsuena

Julio Soto, Unai Agirre 10eko txikia

Julio semea eta Unai aita dira. Hauen auzoan lapurreta ugari izan da azkenaldian. Unai etxean lapurrak sartuko zaizkien beldur da, eta irratia piztuta uzten du etxetik ateratzen direnean.

Julio Soto Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Julio Soto Bukaerako agurra

Maule-Lextarre

Julio Soto Hasierako agurra
Julio Soto, Nerea Elustondo 8ko nagusia

Julio eta Nerea mendiko erreskate-talde batean hasi dira boluntario lanean. Gaur irten dira lehen aldiz mendizale baten bila.

Julio Soto, Nerea Ibarzabal 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Julio. Juliok biziki maite ditu margolanak. Egongela koadroz beteta daukate, eta beste bat dakar Juliok eskuetan gaur.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Tabakoak hartu du / oso fama txarra
Zaharrek uzten dute / ta gazteak hasi
Gobernuarentzat da / negozio ona

Beñat Iguaran, Julio Soto Sei puntuko motza

Aktoreak dira Beñat eta Julio. Gaztetan sexu-erasoak jasan zituzten, baina ez zituzten salatu. Gaur Juliok Beñati esan dio publikoki salatzeko asmoa duela.

Julio Soto Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Julio Soto Bukaerako agurra