Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Izarran Maddi Agirrek irabazita amaitu da lehen fasea

2026/02/21
Izarran jokatu da lehen faseko azken saioa. Maddi Agirrek irabazi eta lortu du Dulantzirako txartela. Honela erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalaurrekoak.

Iritsi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVII. edizioa da aurtengoa. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren talde elkarlana adierazten duen irudia fondoan, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea Oionen hasi zen, Laudion jarraitu eta hirugarren saioa Izarrako Kultur Etxean jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz

Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio

Xabi Igoa Eriz - Aramaio

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia

Eli Zaldua Barquin - Gasteiz

Maddi Agirre Epelde - Gasteiz

 

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Maddi Agirrek lortu du puntu gehien, 251 puntu. Lehen faseko hiru saioen puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalaurrekoak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 

 Maddi Agirre: 251 puntu

Asier Otamendi: 251 puntu 

Xabi Igoa: 249 puntu

Danel Herrarte: 239,5 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 229,5 puntu

Eli Zaldua: 225 puntu

 

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zikunegi izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko hirugarren saioko epaimahaia horrela osatuta egon da: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hemen Izarrako irudi batzuk

Hurrengo saioa, martxoaren 7ean izango da Dulantziko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.