Maddi Agirre Epelde
Gasteizen (Araba) jaio zen, 2005ean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala (2009) da akorduan duen lehenengo bertso saioa, telebistan. Armentia ikastolan (Gasteiz) LH5 mailan bertsolaritza eskolak eman zizkien, eta bertsolaritza tailerretan eman zuen izena. LH amaitzean, bertso-eskolan eman zuen izena; Oier Arbina izan zuen irakaslea
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean; txapelduna izan da 2021, 2022 eta 2023an. Gazteentzako txapelketetan, bere herrialdeko txapelketan, eta han-hemenka egindako saioetan egiten ari da bere ibilbidea .
Bertsoaldiak
Izarra, otsailak 21
Dulantzi, martxoak 7
Gasteiz, martxoak 28
| Maddi Agirre Epelde Hasierako agurra | |
|
Martin Abarrategi Sarrionandia,
Maddi Agirre Epelde
8ko nagusia
Nekazariak zarete. Mercasurren mehatxua gutxi ez, eta orain ongarrien eta bestelako lehengaien garestitzeagatik, zuen egoera okertzen ari da. Kosta ala kosta aurrera egingo duzue. |
|
|
Maddi Agirre Epelde,
Unai Anda Delika
10eko txikia
Kanta arrakastatsu baten parte zarete. Zu Maddi estribilloa zara, zu Unai gainontzeko estrofak. Eztabaidatzen zabiltzate, zein den garrantzitsuena argitzeko. |
|
|
Maddi Agirre Epelde
Puntuari erantzunak
1. Bertsoa ere bada euskararen kabi 2. Zer da bertso-eskolak ematen duena |
|
|
Peru Abarrategi Sarrionandia,
Maddi Agirre Epelde
Sei puntuko motza
Lagunak zarete. Gazte garaian asko tatuatu zineten gorputz osoan zehar. Jada jubilatuta, kresta punkya galduta eta azala flojo xamar. Gaur hondartzan horri buruz hizketan hasi zarete. |
|
|
Maddi Agirre Epelde
Bakarka, gaia emanda
Psikologoak proposatuta erretiro batera joan zara. |
|
| Maddi Agirre Epelde Bukaerako agurra |
