Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arabako Bertsogintzaren bidea

Komunitatearen ahotsa elkarrekin eraikitzen, norbanako ezberdinen arteko zubi lanean, bakoitzaren talentua taldearen indargune bihurtuz. 

Kolektibitatean, banakako taupadak erritmo bakar batean sikronizatzen, bihotz bakan baten taupaka sentituz.

Lotura ikusezin eta iragankorrez osatutako dorre bat altxatu, bertso-aldi bakoitzean goratu. GUk sortutako une magiko baten emaitza, non inprobisazioa eta elkarrekintza programatua ezinbesteko eta mugagabeak diren.

Norbere mugak bestearekin nahastu, amets partekatu horren parte izan, elkarrekin pentsatzeko eta sentitzeko ariketa etengabean, euskararen bidean, elkarrekin kantatuz gure etorkizunaren melodia sortzen segi daigun.