Maddi Agirrek irabazi du Dulantzin jokatu den finalaurrekoa
Iritsi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVII. edizioa da aurtengoa. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren talde elkarlana adierazten duen irudia fondoan, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako finalaurrekoak hasi dira, lehena Dulantziko Mikaela Portilla Kultur Etxean jokatu da. Bigarrena Aramaion izango da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)
Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz)
Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz)
Maddi Agirre Epelde (Gasteiz)
Unai Anda Delika (Ametzaga)
Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Maddi Agirrek lortu du puntu gehien, 380,5 puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Maddi Agirre: 380,5 puntu
Iñaki Viñaspre: 364,5 puntu
Unai Anda: 362,5 puntu
Aroa Arrizubieta: 348,5 puntu
Asier Otamendi: 341 puntu
Ekaitz Samaniego: 327 puntu
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Dulantziko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hemen Dulantzuko irudi batzuk
Hurrengo saioa, martxoaren 14ean izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
