Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Ireki da epea Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, 2021-2022 ikasturterako

2021/09/02
Irailaren 2tik 24ra bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 37 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 4ko astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa: 

TALDEAK

Iruñerria

Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapea (DBH 3-4). Astelehenak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Alde Zaharra (LH5-6). Astelehenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Alde Zaharra (DBH 1-2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Alde Zaharra (Helduak, bertsolaritzaren hastapenak). Astelehenak, 18:30-20:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

Barañain (LH6-DBH1). Ostegunak, 15:30-16:30*, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarriguren (LH6-DBH2). Asteazkenak, 15:30-16:30*, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

Leitza (LH6-DBH4). Ostiralak, 15:30-16:30, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

Altsasu (LH6-DBH2). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Ekain Alegre

Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

Etxarri Aranatz (LH6-DBH1). Ordutegia zehazteke*. Irakaslea: Joseba Beltza

Etxarri Aranatz (DBH2-4). Asteazkenak, 18:00-19:00*, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Eneko Lazkoz

Lakuntza (LH6-DBH4). Astearteak, 15:40-16:30*. Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

Irurtzun (LH6-DBH4). Astelehenak, 16:00-16:50*, Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

 

Baztan/Bidasoa

Ituren (LH4-DBH2). Ostegunak, 17:00-18:00*, Eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Doneztebe (11-13 urte). Astelehenak, 15:00-15:55*, Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Donamaria (12-15 urte). Astelehenak, 16:05-17:00*, Erabilera anitzeko gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena. 

Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:30-19:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

Lesaka (Helduak, bertsogintzaren hastapenak). Ostegunak, 19:00-21:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

Lesaka (18-20 urte). Igandeak, 12:00-13:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (15-17 urte). Ostiralak,16:00-18:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (12-15 urte). Asteazkenak, 16:00-17:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Ortziralak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (14-16 urte). Astearteak, 16:30-18:00*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (12-14 urte). Astearteak, 15:30-16:30*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (8-11 urte). Astearteak, 14:50-15:30*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Etxalar (10-16 urte). Astearteak, 18:30-19:30*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena

Arantza (12-17 urte). Asteazkenak, 18:00-19:00*, Baskulan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Igantzi (8-12 urte). Ostegunak, 15:00-16:00*. Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Irurita (8-13 urte). Ostiralak, 16:30-17:30*. Erdiz gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Elizondo (Helduak, betsogintzaren hastapenak). Ostiralak, 19:00-21:00*. Arizkunenean. Irakaslea: Xabier Silveira

Elizondo (Helduak, bat-batean). Ordutegia eta lekua zehazteke*. Irakaslea: Xabier Silveira

 

Besteak

Erroibar (Helduak). Ordutegia eta lekua zehazteke* Irakaslea: Xabier Terreros

Lizarra (Helduak). Astearteak*, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 2tik 24ra bitarteko epean.Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren 4ko astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. Osasun egoera dela eta, une batetik aurrera ezingo balitz aurrez aurreko eskolarik eman, eskola telematikoak eskainiko zaizkie ikasleei, eta hala nahi ez duenari kobratutakoa itzuliko zaio, galdutakoaren proportzio berean.

Hauek dira 2021/2022 ikasturterako zehaztutako matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

OSASUN EGOERAREKIN ARDURATSU

Nafarroako Bertsozale Elkarteak protokolo propioa landu du, osasun egoerak eskatzen duen errealitatera egokitzeko. Zehazki, ondorengo neurriak hartuko dituzte gure irakasleek, ardura eta erantzukizun osoz:

  • Eskuen garbiketa, maiztasun handiz, gel hidroalkoholikoa erabilita.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea ikasleekiko.
  • Maskararen erabilera.
  • Ikasgelan erabiliko dituen materialen desinfkezioa, erabili aurretik zein ostean.

 

Ikasleek ere maskara erabili beharko dute Bertso Eskolan, eta denei eskatuko zaie eskuak gelarekin garbitzeko, eskola hasi aurretik. Gainera, aire librean egiteko moduko saioak diseinatuko dira, ahal den neurrian kalean emateko Bertso Eskolak, birusa kutsatzeko aukerak murriztuz.

Denoi dagokigu gure ekarpena egitea, gutxika egoera berri batera pasa gaitezen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere bere konpromisoa eta ardura hartuko du, neurri guztiak mantenduta ere, bertsolaritzaren eta euskal kulturaren transmisioan urratsak ematen jarraitu ahal izateko.

37 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.