Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburua duen dokumentazio zentroa da Xenpelar.

1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ), bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Bertsozale Elkartearen sailetako eta herrialdeetako egitasmoei esker eta elkartearen inguruko bertsozaleen bidez osatzen da urtez urte Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildu eta eskaintzen duen ondarea.

2007 urteaz geroztik, bere edukiak Interneten zabaltzeko datu-basea eraiki du Xenpelar Dokumentazio Zentroak, eta dagoneko eduki ugariren informazioa aurki daiteke bertan. Etengabe hobetuz eta garatuz doan ataria da BDB Bertsolaritzaren Datu Basea eta, besteak beste, liburutegia kontsultatu, agenda begiratu edota bertsoaldiak entzun eta irakur daitezke, bertsolarien biografiak eta ekitaldien inguruko informazioa eskuratzeaz gainera.

Bestalde, bertso-eskolen sarea ezagutzeko atarira lotura du eta bere baitan du bertsoak osatzeko lagungarria den arbel digitala delakoa ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa ikerkuntza taldearekin garatua.

                          BDB, Bertsolaritzaren Datu Basea

BDB: bertsolaritzaren datu-basea