Bertsoa

Bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektua da Bertsoa.

Bertsoa sareko plaza, bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektu berritu eta bateratua da, 2006an sortua eta Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratzen duguna, lehengo Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmo eta lantaldeak bat eginda.

Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan.

Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozale eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitatezko zerbitzua eskainiaz.

Bertsoa.eus atariaren atzean, Bertsozale Elkarteko hedapen taldea dabil buru belarri: Eneritz Urkola, Beñat Gaztelumendi, Felix Irazustabarrena, Gaizka Azkarate, Haritz Arrizabalaga, Jexux Mari Irazu eta Luis Gurrutxaga.

Hitzetik Hortzera lantaldea 2016-2017