Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu

2026/01/30
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntzan, bertso-eskoletan eta bestelako tailerretan irakasle aritzeko.

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntzan, bertso-eskoletan eta bestelako tailerretan irakasle lanean aritzeko.

  • Lehen Hezkuntzan 5. eta 6. mailetan.
  • Bigarren Hezkuntzan tailer laburretan.
  • Euskaltegietan tailer laburretan. 
  • Bertso-eskoletan, haur, gazte edota helduekin.
  • Aipatutako tailer eta eskoletan ordezkapenak egiten. 

Zure garapen profesionala hezkuntzarekin eta bertsolaritzarekin lotuta ikusten baduzu, gurekin lan egiteko aukera daukazu. Eman izena eta helarazi zure Curriculuma formulario honen bidez otsailaren 10a baino lehen. 

Bertso munduko eskarmentua eta tokian tokiko erreferentzialtasuna baloratzen dira. Momentuko beharren arabera hautatzen dira irakasleak. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Arabako Bertsozale Elkartearekin. 945-010505 edo araba@bertsozale.eus helbidean.