Biltzar nagusia iragan da
2026/03/02
Uztaritzeko Mailiarena gure egoitzan elkartu ginen larunbatean.
Bertsularien lagunak elkartearen biltzar nagusia burutu genuen otsailaren 28an Uztaritzen. 2025ko ekimenen bilduma eta konduak aurkeztuak eta bozkatuak izan ziren. Eta ondotik 2026ko egitasmoa azaldu, proiektu berriei buruz xehetasunak eman eta 2026ko aitzinkondua onartua izan da aho batez.
Aperitifa goxo batekin eman diogu bukaera aurtengo biltzar nagusiari.