Egitasmoa

Transmisioa (erakaskuntza)

  • Erakaskuntza arautua:
    Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan Seaskako lehen hezkuntzako ikastoletan, bertsularitza kurtsoen emaitea.
  • Bertsu eskolak:

    - 13 bertsu eskoletan kurtsoen emaitea.
    - Bertsu eskolen gotortzea eta koordinatzea
    - Bertsu eskola berrien sortzea.
    - Erakasle gai eta berrien trebatzea.
  • Kanpo animazioa:

    - Bertsulariak ikastolarat kanpaina: Bertsulari gazte eta haurrak aritzen dira horietan kantari.
    - Euskal Herriko Eskolarterako kanporaketaren antolatzea.
    - Iparraldeko Bertsulari Gazteen Topaketa
    - Bertsulari Ttipi Eguna: ikasturtea bururatzen hasteko antolatzen den egun osoko bertsu besta da.
    - Bertsu irratsaioa: gazte eta haurrekin antolatu irratsaioa.

Hedapena

  • Gure ekimenez bertsu saioen sortaraztea eta apailatzea.
  • Gure ekimenetik landa sortzen diren saioak sustengatzea: bertsulari eta gai-emaileak bermatuz edota antolakuntza lanetan.
  • Hernandorena Sariaren antolatzea: Urtero, Euskal Herri osoko 16-20 urte arteko bertsulariendako sariketaren antolatzea.
  • Larraldea Saria antolatzea: Urtero.
  • Iparraldeko Txapelketa antolatzea: Bi urtetarik behin.

Ikerkuntza

  • Iparraldeko bertsolari eta bertsozaleen fitxa biografikoak egiteko datuak bildu
  • Iparraldean sorturiko dokumentazioaren bilketa Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean antolatu.