Formazioa
Etengabeko prestakuntza garrantzitsua da garaian garaiko beharretara egokitzeko.
Epaileentzako, gai-jartzaileentzako zein bertsolarientzako formazio saioak antolatzen ditugu.
Feminismoari lotuta, Ahalduntze Bertso Eskola daukagu martxan ikasturte osoan zehar.
Gai-jartzaileentzat eta epaileentzat baliagarri diren formazio saioak ere antolatzen ditugu. Dinamika horietatik atera da, adibidez, gai-jartzaileen dekalogoa.
Lurraldeetan ere, tokian tokiko beharretara egokituta, egiten dira formazio saio berezituagoak.
