Zalduondoko Lazarraga jauregian aurkeztu zen Arabako Herri Inauterietako material didaktikoa
Arabako herri inauteriak hizkuntza berreskuratu aurretik berreskuratu ziren lurraldean, ospakizun gehienetan doinu eta dantzak mantendu dira hitzik gabe, eta beste batzuetan gaztelerazko kantuak izan dira tradizio zahar berrituaren oinarri. Egun Araban euskararen ezagutza asko handitu da eta bestelako testuinguru soziolinguistikoa eskaintzen zaie Arabako herri inauteriei ere.
Hau honela izanik, bertsolaritzatik ekarpen bat egin nahi izan da, inauterietako filosofia orokorrarekin bat eginez, bertsoari herrialdeko neguko jaien errealitatean txertatuz funtzio sozial berri bat emateko asmoz.
2025eko herri inauterietan eta Maskaraba topaketetan Arabazozo bikoteak bertso kantari ibili ziren hainbat herritan bertako herri inauteriekin lankidetzan.
Arabazozoek bat-bateko bertsoak erantsi dizkiete herri inauteriei, baino lekuko ere izan dira, jaian gertatutakoa kantatu, bildu, behatu eta zerbait berria sortu dute talde lanean, 5 kantu sortu dituzte 5 herri inauteritarako. Honakoak: Asier Otamendik Kuartangokoa, Salcedokoa Manex Agirrek, Eli Zalduak Ilarduia, Egino eta Andoingoa, Zalduondokoa Paula Amilburuk eta Oihane Perea eta Hegoi Amabizkak Kanpezukoa.
Bertako doinu, dantza eta kantuak oinarri hartuta bertso sorta berriak sortu dituzte. Bertso molde eta doinu berriak ere ekarri dituzte tradiziotik bertsotarako erabilgarri izango direnak.

Herri Inauterien material didaktikoaren aurkezpena Zalduondoko Lazarraga jauregian. ALEAaren argazkiak.
ALEA hedabideak egin ditu 2025eko inauterietan zehar grabazioak eta ondorengo bideoklip muntaiak.
Musikari dagokionez Mikel Goikuriak eta Garikoitz Garciak egin dituzte musikari, grabazio eta edizio lanak, bibolin, kitarra, piano eta baxu doinuak hala nola. Hainbat kolaborazio ere izan dituzte Nagore Diaz de Cerio trikitilaria, Eneko Balantzategi eta Txema Lopez txalapartariak eta Unai Losada panderojolea.
Irudigileak Zirriborrozikin (Natxo Vidal) eta Katiux (Amaia Garmendia) izan dira.
Gauzak horrela, material didaktikoa inauteriak ezagutzeko mapa interaktibo batek eta horiekin loturiko ariketa eta jolasek osatzen dute. 5 herri inauteritako kantak, letrak, audio oinarriak eta bideo didaktikoak. Ilustrazioak koloretan eta zuri beltzean, karta eta poster formatuan. Eta azkenik bideoklipak Arabako bertsozale elkarteko youtubeko kanalean eta alea.eus-en ikusgai.
KANTU DIDAKTIKOAK HEMEN IKUSGAI:
BIDEOKLIPAK HEMEN IKUSGAI:
Arabako Bertsozale Elkarteak 2026rako erronka berriak ditu arlo honetan.