Epailetza ikastaro laburrak eskainiko dira apirilean
2026/03/27
Bizkaiko eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteek epailetza ikastaroak antolatu dituzte apirilerako; izena emateko epea zabalik dago.
Epailetzan trebatzeko aukera eskainiko du Bertsozale Elkarteak apirilean. Nahi duen orok eman dezake izena, egokion datorkion herrian. Hementxe, aukerak:
ZORNOTZA
- Lekua: Zelaieta zentroa
- Data: apirilak 15
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Hizlariak: Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azula
EMAN IZENA IKASTAROAN!
AMASA-VILLABONA
- Lekua: Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza
- Data: apirilak 16
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Hizlariak: Eneritz Azkue eta Estitxu Agirre
Izen-ematea doakoa da eta www.bertsozale.eus webgunetik egin behar da, lotura honen bidez. Animatu eta parte hartu!