Udako Bertso Eskola (UEU, 2021)

Ekainaren 29an eta 30ean egin dugu Iruñeko Katakraken.

Udako Bertso Eskola 2021

Bertsolaritzari buruzko hitzaldiek eta tailerrek osatu dute ikastaroa. Hartara, bertsolaritzaren ezagutza partekatzeaz gain, bertsogintzaren teknika hobetzeko aukera ere izan da. Halaber, Euskal Herri osoko bertsozale gazteen topagunea izatea ere bazen asmoa.

Batik bat 30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteentzat; oro har, bertsozale eta kultura zaleentzat.

Programa DESKARGATU

Bertsoa.eus-eko albistea, hemen: "Bertsolariek, gai-jartzaileek, epaileek, zaleek... denek zuten lekua eta zer ikasia"