Mintzola Ahozko Lantegia

Ahozko tradiziotik ahozkotasunean eragitea da Mintzolaren egiteko nagusia. Horretarako, bertsolaritzan ikertu, euskarazko gainerako ahozko diziplinekin elkarlanean aritu eta munduko beste kantu inprobisatuekin harremanak eraikiz ari da.

Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zen. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketa eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea du helburu, gizartearen premia berriekin uztartuz eta, era berean, euren izaera indartuz. Horretarako, bertsolaritzaren ikerketan sakontzen eta, horietan landutako hausnarketak gogoan, euskaraz diharduten beste ahozko kultur sorkuntzetara eta nazioarteko beste kantu inprobisatuetara zubiak eraikitzen dihardu Mintzolak, beste erakundeekin elkarlanean.

Hala, bere egitekoa hiru ildotan banatzen da:

Xenpelar Dokumentazio Zentroak asebetetzen ditu Ahozko Lantegiaren hiru ildo hauetako dokumentazio beharrak.

Mintzolaren patronatua

2008an sortua, Mintzola Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena da patronatua, eta bere esku daude fundazioaren helburuari begirako zuzendaritza zein kudeaketa. Une honetan bost erakundetako patronuek osatzen dute fundazioa:

                              

                                      www.mintzola.eus

                     Facebook @mintzola             Twitter @mintzola         YouTube Mintzola Ahozko Lantegia