Lanku Kultur Zerbitzuak

Bertsoa oinarri hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak zein materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.

Lanku (webgunearekin)

Bertso saio bat gauzatzerakoan antolatzaileak behar dituen baliabideak eskura jartzen dizkio Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak: produkzio-lanak, saioaren kudeaketa eta diseinua, eta marketing lanak egiten ditu Lankuk, prozesu osoak eskatzen dituen zerbitzu guztiak eskainiz.

Bertsolaritza sustatzeaz gain, pixkanaka beste kultur diziplinetan zabaltzen joatea du helburu: bertsolaritza zutabe izanik ere, emanaldien eskaintza askotarikoa du Lankuk. Gainera, argitaletxe moduan ere eman ditu lehen pausoak.

2016ko Xilaba

Hamar urte baino gehiagoko ibilbideak emandako eskarmentuan oinarritzen du bere lana, eta bezeroarekiko gertutasuna, seriotasuna eta kalitatea ditu lehentasun, eta kudeaketa arduratsu eta gardena darama kontabilitate eta kontratazioetan.

Zentzu horretan, azpimarragarria da sektorearen erregularizazioan Lankuk egiten duen ekarpena, segurtasuna eta bermea eskaintzen baitie bertsolariei, artistei, zein antolatzaileei, beren lan baldintzak erregulatuz: kontratua, nomina, gizarte segurantza... Lankurekin kontratatzen duenak badaki sortzaile guztiak lan baldintza egokietan kontratatzen dituela, kontratupean eta gizarte segurantzarekin.

Sartu Lankuren webgunean eta ikusi emanaldien katalogoa, agenda eta online denda!

                                       www.lanku.eus

       Facebook @lankukulturzerbitzuak     Twitter @lanku_bertsoak   YouTube Lanku Kultur Zerbitzuak