Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Larunbatean Laudion Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

2017/03/08
Txapelketa 2.itzulian murgilduta, 5.finalaurrekoa jokatuko da Laudion. Aurtengo txapelketa Laudioko Aretan aurkeztu zen, hain zuzen ere, bertan sortu zelako Arabako lehenengo bertso eskola, 1982an. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Udal zine aretoan.

Arabako Bertsolari Txapelketa azkeneko saioetara iristen ari da. Geratzen diren bosgarren eta seigarren finalaurrekoekin sailkapen orokorra itxiko da eta lehenengo 6 bertsolariek kantatuko dute finalean. Larunbat honetan, Laudioko Udal zine aretoan, 17:30ean 5.finalaurrekoa jokatuko da. Horrela osatuta dago:

 

Bertsolari hauek Laudion lortzen duten puntuazioarekin gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez.

Gai-emailea Oier Suarez Hernando izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Laudioko Udal zine aretoan bertan.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Laudioko saioan, bereziki, Laudioko udalari.

Arabako Aiaraldean bertso-eskola bat dago, Amurrion, helduentzat talde bat. Lau bertsolari daude eta urtero 18 bertso-saio inguru antolatzen dira. Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 778 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Aiaraldeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/laudio-martxoak-11

2017-03-11 laudio kartela