Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Paula Amilburu Izargarai

Aramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. Bertxoko irratsaioaren esataria da. Plazaz plaza dihardu. Bertso udalekuetan begirale, bertso-eskola irakasle eta hezkuntza arautuan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, otsailak 19

Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Izar Mendiguren Cosgaya 8ko nagusia

Paulak Jaengo kartzela ondoan taberna bat dauka. Izar euskaldunak urteak daramatza hileko lehen larunbatetan bere tabernan bazkaltzen. Gaur lehenengo aldiz berarengana hurbildu zara.

Ander Solozabal Kortabarria, Paula Amilburu Izargarai 8ko txikia

Ander eta Paula bikote dira, euren umearen haur eskolako gurasoen whatsap taldeaz kokoteraino daude. Orain ere 89 mezu dituzte irakurtzeko talde horretan.

Paula Amilburu Izargarai, Asier Otamendi Alkorta 10eko txikia

Koadrilakoak dira. Euren lagun batek adarrak jarri dizkio beste lagun bati. Paulak ez du ezer esan nahi, Asierrek, berriz, uste du egoera argitu egin behar dela. Horren inguruan eztabaidatzen hasi dira.

Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak

1. Zertan pentsatzen duzu begiak itxita? 2. Buruari bueltaka hasten garenean,

Paula Amilburu Izargarai Bakarka, gaia emanda

- Gaur, azkenean, zenituen zor guztiak kitatu dituzu.

Paula Amilburu Izargarai Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra

Rikardok jubilatzeko adina du, baina lanean segitzen du. Paula, ordea, bere biloba gaztea da eta ikasketak amaituta lanik topatu ezinik dabil. Gaur bazkaltzeko elkartu dira aspaldiko partez.

Jagoba Apaolaza Castro, Paula Amilburu Izargarai 8ko txikia

Paula eta Jagoba elkarrekin bizi diren bikotea dira. Aurreko astean Jagobari mugikorra izorratu zitzaion, ordutik ez duela konpontzeko asmorik esaten dio Paulari, baina Paula nazkatuta dago eta konpontzea nahi du.

Asier Rubio Hidalgo, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Asier eta Paula lagunak dira. Urte guztia aurrezten eman ondoren jatetxe oso on batera joan dira afaltzera. Bueltako bidean biek botaka egin dute.

Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Paula Amilburu Izargarai Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Paula Amilburu Izargarai Bukaerako agurra