Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Rubio Hidalgo

2013an Amurrioko Bertso-Eskolan hasi zen, Unai Mendibil irakasle zuela. Urte horretan Arabako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2014tik Arabako Kuadrilla artekoan Aiaraldeko taldean partaide. 2013tik Laudioko Institutuko bertso-eskolako irakasle. 2016tik Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Asier Rubio Hidalgo Hasierako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Asier Rubio Hidalgo 8ko nagusia

Rikardo eta Asierren futbol taldeak futbolari bat fitxatu berri du. Rikardo ez dago batere konforme, jokalari horrek gauza oso larriak egin dituelako bere iragan hurbilean. Asierrek ordea, futbolari ona bada eta bere pena bete bazuen ez du gaizki ikusten bera fitxatu izana.

Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia

Asier eta Felipe Santa Ageda bezperan, ilunabarrean, koadrilan, baserriz baserri, kantuan atera diren bi gazte kaletar dira. Hizketan ari direla, atzean geratu eta galdu egin dira. Ilun dago, ez dakite non dauden.   

Asier Rubio Hidalgo, Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia

Hanka apurtuta dute biek, bajan daude. Asierrek etxetik ia atera gabe darama astebete, Peruk kalean pasatzen du egun osoa. Asier, gaur Peruk deitu du trago bat hartzera gonbidatuz.

Asier Rubio Hidalgo Puntuari erantzunak

1. Guraso izateko eskola ba al da, 2. Familia eredu ezberdinak daude,

Asier Rubio Hidalgo Bakarka, gaia emanda

Zeure amets hori betetzeko urrats bakarra falta zaizu.

Asier Rubio Hidalgo Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Asier Rubio Hidalgo Hasierako agurra
Asier Rubio Hidalgo, Ander Solozabal Kortabarria 10eko nagusia

Ander eskolako liburuak egiten dituen editorial batek kontratatu du aholkulari gisa, eurek sortzen duten materiala birpasatzeko. Gaur du lehen bilera Asier arduradunarekin. Besteak beste, genero ikuspuntutik liburuek asko hobetu behar dutela esan nahi dio.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Asier Rubio Hidalgo 8ko txikia

Altxorraren bila jolasean aritu diren bi lagun dira. Asierk, iniziatiba darama eta ia jolas osoan zehar asmatu ditu altxorra aurkitzeko gakoak azkena izan ezik. Rikardo, berarekin haserretu da azkenean altxorra lortu ez dutelako, bere errua omen da.

Asier Rubio Hidalgo, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Asier eta Paula lagunak dira. Urte guztia aurrezten eman ondoren jatetxe oso on batera joan dira afaltzera. Bueltako bidean biek botaka egin dute.

Asier Rubio Hidalgo Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Asier Rubio Hidalgo Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Asier Rubio Hidalgo Bukaerako agurra