Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2017/02/05
Langraizen, 70 bertsozaleen aurrean Manex Agirrek irabazi du 1.finalaurrekoa

2017-02-05 langraiz manex agirreHeldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako 1.finalaurrekoa, Langraizen jokatu zen igande arratsaldean. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari, hurrengoak:

Asier Rubio Hidalgo (Luiando)

Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)

Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano)

2017-02-05 langraiz 1Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zuten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien,229 puntu. Horrela, Manex Agirrek Legution jokatuko den 2.itzuliko 4.finalaurrekoan kantatuko du, martxoaren 4an. Gainontzeko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 Manex Agirre, 229 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana, 227 puntu

Peru Abarrategi, 222,5 puntu

Zigor Enbeita, 215 puntu

Asier Rubio, 204,5 puntu

Felipe Zelaieta, 200,5 puntu


Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Langraizko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Datorren igandean, Zigoitian, 1.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/langraiz-otsailak-5

Bertsoaldi bideo aukeraketa bertsoa.eus-en http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-arabako-txapelketa.asp