Oionen hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Larunbat honetan emango zaio hasiera Arabako bertsolari Txapelketari. Oionen izango da lehen faseko lehen saioa, arratsaldeko 17:30ean Bazterra aretoan.
Behin hasiera emanda, datozen hiru asteburuetan lehen fasea jokatuko da 3 saiotan, 3 herritan: Oion, Laudio eta Izarran izango dira Txapelketako lehen fasearen lekuko.
Oionen, otsailaren 7an, larunbata, hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehen faseko lehen saio izango da, 17:30ean hasiko da.
Oionen kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz
- Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz
- Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
- Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio
- Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio
- Unai Anda Delika - Ametzaga
Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta (Zumarraga/Kanpezu) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi zuen, irabazten duen lehenengo arabarra izan zen. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zen. 2024an Arabako Bertsolari Txapelduna izan zen, beraz egungo txapelduna da bera.
-Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa.
-Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketa irabazi zuen Manex Agirrerekin bikotea osatuz.
Saioaren informazio gehiago hemen

