Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Anda

2013an hasi zen bertso eskolan Uxue Diaz de Ceriorekin. 2014ko eskolartekoan kantatu zuen lehen aldiz. Egun Bertxoko sariketan, Arabako Kuadrillartekoan parte hartzen du. 2019an Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko zuen lehenengoz oraindaino. Bertso eskoletan eta bertsolaritza tailerrerak irakasle aritu izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Oion, otsailak 7

Unai Anda Delika, Sabin Abarrategi Sarrionandia 8ko nagusia

Bikotea zarete. Hainbat urte elkarrekin bizi eta umerik ez izatea erabaki duzue baina egunero galdetzen dizue norbaitek: “eta umeak noizko?”. Zu UNAI nazkatauta zaude galdera entzuteaz, zuri SABIN berdin zaizu.

Aroa Arrizubieta Barredo, Unai Anda Delika 8ko txikia
Anai-arreba nerabeak zarete. Larunbat goizero bezala etxea sakon garbitzea tokatzen da. Lasai gosaldu eta garbitzeko tresnak dauden armairuari begira zaudete biak. Nor hasiko zain.
Unai Anda Delika, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Gaur UANIA konturatu zara aurreko hilabetetako telefono faktura bitan kobratu dizutela, hamaika aldiz deitu eta gero pertsona batekin hitz egitea lortu duzu, FELIPErekin alegia.

Unai Anda Delika Puntuari erantzunak
1.Maitasunak baditu / aurpegi ugari 2.Lagun edo bikote / hor dago zalantza
Unai Anda Delika Bakarka, gaia emanda
Duela urte bete dieta egiten hasi zinen. Gaur anorexiak jota ospitalera bidean zoaz.

Dulantzi, martxoak 7

Maddi Agirre Epelde, Unai Anda Delika 8ko nagusia
Lehengusuak zarete. Aiton-amonen etxeko argazki albumean ume baten argazkia agertzen da behin eta berriro. Zuk MADDI nor den galdetu nahi diezu. Zuk UNAI nahiago duzu ez jakin.
Unai Anda Delika, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia
UNAI irakaslea eta IÑAKI ikasle ohia zarete. Gaur, UNAI urologoarenera joan zara eta IÑAKI aurkitu duzu bertan praktikak egiten.
Ekaitz Samaniego Curiel, Unai Anda Delika 10eko txikia
Arabako herri inauteria berpizteko lan taldean ari zarete, orain balorazioa egiteko garaia iritsi da.
Unai Anda Delika Puntuari erantzunak
1. NAIZ BERDINTASUNA DEN / BERBA DOTOREA 2. ZAINTZA LANETAN DAGO / DESBERDINTASUNA 3. KONTRAESANAK DAUDE / ALDE GUZTIETAN
Unai Anda Delika Bakarka, gaia emanda
Gaur entzun duzu:, “Ni ez naiz matxista ezta feminista ere”.