Aroa Arrizubieta
Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Bertako Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle. 2013ko eskolarteko topaketan partu hartu zuen. 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zen. 2024an Arabako Bertsolari Txapelduna izan zen. Bertso eskola eta tailerretako irakasle aritu izan da.
Bertsoaldiak
Oion, otsailak 7
Dulantzi, martxoak 7
Gasteiz, martxoak 28
| Aroa Arrizubieta Barredo Hasierako agurra | |
|
Unai Anda Delika,
Aroa Arrizubieta Barredo
8ko nagusia
AEKko kideak zarete. Aurten lehen aldiz Korrikako furgonetan joatea egokitu zaizue eta jendearengandik poztasun eta zirrara jaso arren prentsan kontrako jarrera batzuk ere sumatu dituzue. Bihar bukatuko da Korrika Bilbon eta bizitakoaz hausnartzen ari zarete. |
|
|
Aroa Arrizubieta Barredo,
Peru Abarrategi Sarrionandia
10eko txikia
Pertsona berdinaren bi zapi zarete, zu Aroa muki-zapia, zu Peru berriz zetazko-fularra. Oporretarako maletan ezagutu duzue elkar. |
|
|
Aroa Arrizubieta Barredo
Puntuari erantzunak
1. Misilez josi dute munduko zerua 2. Aukerarik al dugu gelditzeko guda? |
|
|
Aroa Arrizubieta Barredo,
Iñaki Viñaspre Simon
Sei puntuko motza
Zuen koadrilako batek arte erakusketa bat zabaldu berri du. Inagurazioan zaudete, arteari buruz ez duzue gehiegi ulertzen eta harrituta zaudete. |
|
|
Aroa Arrizubieta Barredo
Bakarka, gaia emanda
Zure haurra transa da eta asko ikasten ari zara gai honen inguruan. Gaur ere, izugarrizko lezioa eman dizu. |
|
| Aroa Arrizubieta Barredo Bukaerako agurra |
