Iñaki Viñaspre Simon
Abetxukoko bertsolaria. 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023ko Kuadrillartekoan talde irabazleko parteide izan zen, "Katuko muñoak" taldekoa. Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begirale izan da 2019ra bitartean. Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esataria izan zen eta Bertxoko sariketaren antolatzailea urte askotan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da. Plazako saio askotako bertsolaria da.
Bertsoaldiak
Oion, otsailak 7
Dulantzi, martxoak 7
Gasteiz, martxoak 28
| Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra | |
|
Iñaki Viñaspre Simon,
Peru Abarrategi Sarrionandia
8ko nagusia
Nerabeak zarete. Eskolan 1976ko Martxoaren 3ko sarraskia landu ostean, elkarteko senideei eskutitza elkarrekin idazten hasi zarete. Orri txuriaren aurrean zaudete. |
|
|
Iñaki Viñaspre Simon,
Martin Abarrategi Sarrionandia
10eko txikia
Epaitegiko bi boligrafo zarete. Zuk Iñaki ezkontzak sinatzen dituzu, zuk Martin berriz dibortzioak, elkarri inbidia diozue. |
|
|
Iñaki Viñaspre Simon
Puntuari erantzunak
1. Ordua aldatzeak al du eragina? 2. Ordu bat gutxiago gaur parrandarako |
|
|
Aroa Arrizubieta Barredo,
Iñaki Viñaspre Simon
Sei puntuko motza
Zuen koadrilako batek arte erakusketa bat zabaldu berri du. Inagurazioan zaudete, arteari buruz ez duzue gehiegi ulertzen eta harrituta zaudete. |
|
|
Iñaki Viñaspre Simon
Bakarka, gaia emanda
Zure bikotea giltzurrun baten zain dago. Gaur jakin duzu zurea bateragarria dela. |
|
|
Iñaki Viñaspre Simon,
Unai Anda Delika
Iparragirrerena
Duela gutxi hasi zineten elkarrekin lanean. Gaur bazkalorduan, elkarrekin hizketan, konturatu zarete pertsona beraren bikotea eta maitalea zaretela. Iñaki bikotea eta Unai maitalea. |
|
|
Iñaki Viñaspre Simon
Ganbarako lana
Ikasten ari zara egoera eta pertsona batzuekin lekuz kanpo sentitzea batzuetan ederra dela. |
|
| Iñaki Viñaspre Simon Bukaerako agurra |
