Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ekaitz Samaniego Curiel

2005ean, Gasteizko Bertso-Eskolan ikasle. 2006an, Arabako Eskolarteko Txapelketan irabazle suertatu zen. 2007an Arabako Bertsolari Txapelketan partaide lehenengo aldiz. 2010ean, Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan "Muñoko katuak" taldean parte hartu zuen. Bertxoko sariketan, beste sariketetan eta plaza saioetan ere kantatu du. Hala Bedi Irrati libreko Bertxoko saioan ere esataria izan da. Bertsolaritza kalean sustatzeko, saio, formato... askotan eragile bilakatu da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 15

Ekaitz Samaniego Curiel, Hegoi Amabizka Gamiz 8ko nagusia
Pisukideak zarete, postre bat egiteko datilak erosi dituzue dendan eta etxera iristean israeldarrak direla ikusi duzue, zuk HEGOI dendara itzuliko zenituzke, zuk EKAITZ ordea ez.
Ekaitz Samaniego Curiel, Manu Bendala Garcia-Donas 8ko txikia
Neba-arrebak zarete. Munduan zehar bidaiatzeko lanean eszedentzia eskatu duzue. 2.hilabetean dirua bukatu zaizue.
Aitor Ugarte Eriz, Ekaitz Samaniego Curiel 10eko txikia
Familia aristokrata bateko AITOR aita/ama EKAITZ seme/alabak zarete. Bk auto mekanikari moduan lan egin nahi duela esan dizu. Zuk AITOR familiako negozioarekin jarraitzea espero zenuen.
Ekaitz Samaniego Curiel Puntuari erantzunak
1. Kanpoko itxura da / maiz lehentasuna 2. Bertsoa ere bada / eskaparatea
Ekaitz Samaniego Curiel Ganbarako lana
Hamarkada eta gero zure alaba kartzelatik ateratzen ikusi duzu.