Peru Abarrategik irabazi du Laudion finalaurrekoetarako txartela
Iritsi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVII. edizioa da aurtengoa. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren talde elkarlana adierazten duen irudia fondoan, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da gaur, final lehen fasea. Bigarren saioa Laudioko Kasinon jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla/Sarria)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Hegoi Amabizka Gamiz (Gasteiz)
Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz)
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategi lortu du puntu gehien, 251,5 puntu. Lehen faseko hiru saioen puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalaurrekoak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Peru Abarrategi: 251,5 puntu
Ekaitz Samaniego: 241 puntu
Andere Arriolabengoa: 236,5 puntu
Aitor Ugarte Eriz: 233 puntu
Hegoi Amabizka: 222,5 puntu
Manu Bendala: 222,5 puntu
Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Irati Martinez Izaga izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko bigarren saioko epaimahaia horrela osatuta egon da: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
