Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Abarrategi Sarrionandia

Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz, 2022ko Arabako bertsolari txapelduna da.
2022ko Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen.
Arabako ikasteteetxan eta bertso eskoletan aritzen da bertsolaritzako irakasle gisa, baita bertso udaleku eta barnetegietan hezitzaile.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 15

Andere Arriolabengoa Bengoa, Peru Abarrategi Sarrionandia 8ko txikia
Kuadrillako batek afaltzera gonbidatu zaituzte eta oso bizkotxo berezia prestatu du. Jan eta gutxira oso pozik eta hiztun zaudete biak, ezin diozue hitz egiteari utzi.
Hegoi Amabizka Gamiz, Peru Abarrategi Sarrionandia 10eko txikia
Erromeria batean elkar ezagutu eta badirudi konexio berezia duzuela, orduak aurrera egin ahala zu PERU aspertzen hasia zara eta zu HEGOI primeran pasatzen ari zara.
Peru Abarrategi Sarrionandia Puntuari erantzunak
1. Kulturak ere badu / zerbaiten beharra 2. Handia edo txikia / ez da gauza bera
Peru Abarrategi Sarrionandia Ganbarako lana
Inauteria izan gabe ere, urte osoan zehar maskara hainbatetan jarri behar izan duzu.
Peru Abarrategi Sarrionandia, Manu Bendala Garcia-Donas 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Zuen semeak-alabak azken aldian sare sozialekin arazoak dituela susmatzen duzue nahiz eta berak ezetz esan. Zuk MANU mugikorra begiratu nahi diozu, zu PERU ez zaude ados.