Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ekaitz Samaniego Curiel

2005ean hasi zen Gasteizko Bertso-Eskolan ikasle. 2006an, Arabako Eskolarteko Txapelketan irabazle izan zen. 2007an Arabako Bertsolari Txapelketan partaide lehenengo aldiz, ordutik hona hainbat ediziotan parte hartu du. 2023an Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen "Katuko muñoak" taldearekin eta 2025ean "Pinto pintto" talderarekin. Bertxoko sariketan, beste sariketetan eta  plaza saioetan ere kantatu du. Hala Bedi Irrati libreko Bertxoko saioan ere esataria izankoa da. Bertsolaritza kalean sustatzeko, saio, formato... askotan eragile izan da. 2025ean Arabako Bertsozale Elkartean lanean hasi da Hezkuntza Arautuko proiektuko irakasle gisa zein Bertso Bizi Gazteko irakasle.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 15

Ekaitz Samaniego Curiel, Hegoi Amabizka Gamiz 8ko nagusia
Pisukideak zarete, postre bat egiteko datilak erosi dituzue dendan eta etxera iristean israeldarrak direla ikusi duzue, zuk HEGOI dendara itzuliko zenituzke, zuk EKAITZ ordea ez.
Ekaitz Samaniego Curiel, Manu Bendala Garcia-Donas 8ko txikia
Neba-arrebak zarete. Munduan zehar bidaiatzeko lanean eszedentzia eskatu duzue. 2.hilabetean dirua bukatu zaizue.
Aitor Ugarte Eriz, Ekaitz Samaniego Curiel 10eko txikia
Familia aristokrata bateko AITOR aita/ama EKAITZ seme/alabak zarete. Bk auto mekanikari moduan lan egin nahi duela esan dizu. Zuk AITOR familiako negozioarekin jarraitzea espero zenuen.
Ekaitz Samaniego Curiel Puntuari erantzunak
1. Kanpoko itxura da / maiz lehentasuna 2. Bertsoa ere bada / eskaparatea
Ekaitz Samaniego Curiel Ganbarako lana
Hamarkada eta gero zure alaba kartzelatik ateratzen ikusi duzu.

Dulantzi, martxoak 7

Asier Otamendi Alkorta, Ekaitz Samaniego Curiel 8ko nagusia
Lagunak zarete. Gatazka sortu berri den herrialde baterako bidaia-txartelak dituzue udako oporretarako. Nahiz eta arriskua ikusten diozun, zuk ASIER planarekin aurrera egin nahi duzu, zuk EKAITZ, ordea, ez daukazu argi.
Ekaitz Samaniego Curiel, Maddi Agirre Epelde 8ko txikia
Bikotea zarete. Aste santuko opor hauetan EKAITZek “isiltasun erretiro” bat egitea proposatu dizu MADDI. MADDI, ez diozu zentzurik ikusten.
Ekaitz Samaniego Curiel, Unai Anda Delika 10eko txikia
Arabako herri inauteria berpizteko lan taldean ari zarete, orain balorazioa egiteko garaia iritsi da.
Ekaitz Samaniego Curiel Puntuari erantzunak
1. NAIZ BERDINTASUNA DEN / BERBA DOTOREA 2. ZAINTZA LANETAN DAGO / DESBERDINTASUNA 3. KONTRAESANAK DAUDE / ALDE GUZTIETAN
Ekaitz Samaniego Curiel Bakarka, gaia emanda
Gaur entzun duzu:, “Ni ez naiz matxista ezta feminista ere”.