Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manu Bendala Garcia-Donas

Sevillako bertsolaria. 2008an Euskal Herrira etorri zen euskara ikastera eta 2015ean Gasteiza bizitzera joan eta Bertso eskolan hasi zen, Felipe Zelaieta irakasle zuela. 2018 Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko du lehenengoz. 2025eko Kudrillartekoan irabazi zuen, Zuia-Urkabustaiz "Arlobiko bardoak" taldeko kidea izan zen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 15

Ekaitz Samaniego Curiel, Manu Bendala Garcia-Donas 8ko txikia
Neba-arrebak zarete. Munduan zehar bidaiatzeko lanean eszedentzia eskatu duzue. 2.hilabetean dirua bukatu zaizue.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Manu Bendala Garcia-Donas 10eko txikia
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak zarete. Egingo duzuen ikasbidairako, kamisetak, polboraiak.. saldu eta diru asko lortu duzue. Zuk MANU, ikasbidaia egin beharrean “Play Station”-a erdibana erostea proposatu diozu Bri. Zuk ANDERE zalantzak dituzu.
Manu Bendala Garcia-Donas Puntuari erantzunak
1.Nahita ere ezin da / gelditu denbora 2. Denbora azkar doa / pozik gaudenean
Manu Bendala Garcia-Donas Ganbarako lana
Alzheimerrak ama/aita harrapatu zuenetik, bideoak grabatu eta grabatu zabiltza.
Peru Abarrategi Sarrionandia, Manu Bendala Garcia-Donas 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Zuen semeak-alabak azken aldian sare sozialekin arazoak dituela susmatzen duzue nahiz eta berak ezetz esan. Zuk MANU mugikorra begiratu nahi diozu, zu PERU ez zaude ados.