Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa igande honetan

2026/02/12
Laudioko Kasino aretoan emango zaio jarraipena lehen faseari, hain zuzen ere bigarren saioa. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Lehen faseako bigarrren saioa Laudion jokatuko da igande honetan, arratsaldeko 17:30ean Kasinon.

Lehen faseko 2. saioa izango da Laudiokoa. Lehen saioa aurreko larunbatean izan zen Oionen eta Izarran izango da Txapelketako lehen fasearen 3. eta faseko azken saioaren lekuko.

Laudion, otsailaren 15ean, igandea, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa izango da, 17:30ean hasiko da.

Bertan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Irati Martinez Izaga (Gasteiz)  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:

-Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen. 

-Andere Arriolabengoak 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Peru Abarrategirekin batera).

-Ekaitz Samaniego 2023an eta 2025ean, Arabako Kuadrillartekoa irabazi

zuen taldeko partaide izan zen, 2023an "Katuko Muñoak" taldekoa eta 2025ean "Pinto pintto" taldekoa (bi urteetan Eli Zalduarekin batera). 

-Hegoi Amabizka 2024ko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen, eta 2024an Imanol Lizardi Bertsolari Gazteen Sariketa irabazi zuen. 

-Manu Bendalak 2025eko Kudrillartekoan irabazi zuen, Zuia-Urkabustaiz "Arlobiko bardoak" taldeko kidea izan zen. 

-Peru Abarrategi  Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an,  2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen  eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da. (Andere Arriolabengoarekin batera)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SARRERAK hemen eskuragai
Saioaren informazio gehiago hemen