Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martxoak 3 elkarteak jatziko dio txapela 2026ko Arabako bertsolari txapeldunari

2026/03/18
Arabako Bertsolari Txapelketak XVII. edizioa du aurtengoan. Eta martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena.

Arabako Bertsolari Txapelketak XVII. edizioa jokatzen duen honetan, 42 urte pasa dira lehena jokatu zenetik, 44 Arabako lehen bertso eskolak sortu zirenetik.  

2026a, 50 urte dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zelarik, Arabako komunitatea astindu zuen gertakaria. Talde lanak, elkarlanak, herriaren indarra eta komunitatea eraikitzeko hainbat alorri jomuga jarri zion Araba eta Gasteizi 1976ak. 

Arabako Bertsozale Elkarteak Martxoak 3 elkarteari aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik. 

Beraz, martxoaren 28an jokatuko den finalean, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela txapeldunari. 

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Martxoak 3 elkarteko Nerea Martinez kidearekin eta Arabako Bertsozale Elkarteko Uxue Diaz de Ceriorekin elkarrizketa telebistaratuko da.

 

Martxoak 3 elkartearen irudia