Peru Abarretegik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabakita geratu da
Iritsi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVII. edizioa da aurtengoa. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren talde elkarlana adierazten duen irudia fondoan, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako finalaurrekoak amaitu dira, lehena Dulantzin jokatu zen aurreko larunbatean. Gaurkoa, bigarrena Aramaion izan da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio)
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Sabin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izan da. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu du puntu gehien, 377 puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Peru Abarrategi: 377 puntu
Danel Herrarte: 359,5 puntu
Andere Arriolabengoa: 349,5 puntu
Xabi Igoa: 347 puntu
Martin Abarrategi: 343 puntu
Sabin Abarrategi: 333,5 puntu
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna Ugarte izan da Aramaioko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
