Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da larunbatean

2026/03/12
Bigarren fasearen bigarren eta azken saioa burutuko da larunbat honetan Aramaion. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, azken sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da larunbatarekin, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.

Bigarren faseko 2. eta azken saioa izango da Aramaiokoa. Saio irabazlea zuzenean pasako da martxoaren 28an Gasteizko Europa Biltzar jauregian jokatuko den finalera Maddi Agirrerekin batera. Eta gainontzeko lauak, lehen fasea eta finalaurrekoen puntuazio metaketaren araberako hurrenkeran pasako dira finalera.  

Aramaion, martxoaren 14an, larunbata, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa izango da, 17:30ean hasiko da.

Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea  Lierni Altuna Ugarte (Aramaio) izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:

-Andere Arriolabengoak 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan da. 

-Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Peru Abarrategi eta Andere Arriolabengoarekin batera).

-Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketa irabazi zuen Manex Agirrerekin bikotea osatuz.

-Peru Abarrategi  Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an,  2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen  eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da. (Andere Arriolabengoa eta Danel Herraterekin batera)

-Xabi Igoa 2010 eta 2018ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan da. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.